XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Norabideak:1.- Marren irakurketa eta idazketa:
- Lurrean dantzatuz: Liburuan dauden edo asmatzen diren marrak lurrean ipini eta marra bakoitzari dagokion mugimendua egin, aldi berean marraren izena esanez.
- Arbelean: Lurreko ariketa berbera, baina mugimendua dantzatuz egin beharrean eskuz egingo da.
Erabil daitezke elementu ezberdinak: zapia, pilota, klariona....
- Liburuan: Liburuan dauden edo asmatzen diren: marra bakoitzaren gainetik atzamarra pasa, aldi berean marraren izena ahoskatuz.
2.- Marren irakurketa:- Lurrean, arbelean edo liburuan dauden marren izenak esan. 3.- Marren idazketa:
- Lurrean, arbelean edo liburuan dauden marrak, lurrean, arbelean edo paperean kopiatu.
- Irakasleak edo beste norbaitek diktatzen dituen marren izenak, lurrean dantzatu edota arbelean edo paperean idatzi.
Maila honetan, marren kopiaketa edo irakurketa hutsak sinpleegiak iruditzen zaizkigu; horregatik, marren irakurketak-idazketak eta batez ere marren diktaketak egitea aholkatzen dugu.
2. SAIOAHelburua ez da letrak edo zenbakiak irakurtzea, trazoak irakurtzea baizik.
Saio honetako helmuga ez da izango
Berdin egingo dugu dauden hitzekin ere, hau da, ez dugu irakurriko
Horrek ez du esan nahi, aurretik letra eta zenbakiak landu badira, trazoak irakurri eta idatzi ondoren, letra, zenbakia edo hitza berak irakurri ez daitezkenik.